REALE ARENA ETA AKUARIMA
Urtarrilak 31-an Oikiako Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak Anoetan, Reale Arenan, egon ginen.
Egunean zehar denetarik egin genuen!
Goizean, lehenik eta behin, jolasak egin genituen Gaska Saskibaloi kantxan. Ondoren, Errealaren historiaren inguruko bideo bat ikusi genuen. Azkenik, bisita gidatua egin genuen estadioan eta museoan zehar.
Donostiako Alderdi Ederren bazkaldu ostean, "Aquariumera" bisita izan genuen.
Primeran ibili ginen!!!
Eskerrik asko "Amets bat" programari ekintza hau antolatzeagatik.