Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2020
Irudia
PAGOET AKO IRTEERA     Lehenengo, autobusa hartu genuen. Ondoren, Pagoetako parkera iritsi ginen, pista jolasaren arauak azaldu zizkiguten eta jolasten hasi ginen hiru taldeetan. Erleei buruzko galderak aurkitu behar genituen eta gero erantzun. Jokoa amaitu ondoren hamaiketakoa jaten hasi ginen. Hamaiketakoa jan eta gero bertako emakumeak erleei buruzko informazio asko erakutsi zigun, adibidez, propoleoa zertarako erabiltzen den: erleek beraien etxeak eraikitzeko erabiltzen dute. Erleak ikustera joan ginen eta Cristina sartu zen erletegira Oso ondo pasatu genuen!