Emakume Langileen Nazioarteko Eguna izango da laster eta Oikiako Eskolan egun honi merezi duen garrantzia eman nahi diogu. Hori dela eta, aurten, gure ikasleen bihotzetan dauden emakume erreferenteak gonbidatu nahi ditugu eskolara. Ostiralean, Eire Salegi eta Eire Maia izan genituen eskolan, EIRE taldeko musikariak. Plazer bat izan zen zuekin egotea, bihotzez ESKERRIK ASKO!