Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2019
UNIBERTSOA LANTZEN! GURE EGUZKI SISTEMAKO PLANETAK OIKIARA ETORRI ZAIZKIGU BISITAN. IKUSI ZER KONTATU DIGUTEN!!!
BI BEGI HAINBAT IKUSPEGI Astelehen eta astezkenetan tailerrak egiten ditugu eta marrazketa lantzen ari gara. Horregatik, elizako atea marraztu dugu bakoitzak bere begiekin ikusten duenaren arabera.
Irudia
JOLAS BERRIAK Ikasturte berriarekin batera jolas berriak iritsi dira gure eskolara. Txikienok ere izugarri ari gara gozatzen elkarrekin gozatuz!
Irudia
AIZARNA ETA ARROAK O BISITA Azaroaren 7an, Arroako eta Aizarnako Haur Hezkuntzako haurren bisita izan genuen. Eguraldi txarra egin arren, primeran pasatu genuen elkarrekin . Gauza pila bat egiteko aukera izan genuen: aurpegiak margotu, karetak egin, mural bat apaindu, animalia eta eraikuntza jolasekin aritu, lagun berriak egin… 
Irudia
UDAZKENA   Haizea dabil, euria ari du, zuhaitzak biluzten hasi dira, perretxikuak atera dira, sagarrak bildu eta sagardoa egiten hasi dira baserritarrak… udazkena iritsi da Oikiara ere! Haur Hezkuntzako ikasleak ere ohartu gara honetaz eta baita geure gorputzetan bizitu re. Udazkenari buruz dakigun guztia irudikatzeko, mural polit bat ere egin dugu guztion artean. Pena hartu dugu egindako lana euriak eta haizeak berehala suntsitu dutelako, baina zer egingo diogu ba, udazkena da!

ESKOLA BERRIRA BISITA

AZKENEAN AMAITUTA DAGO ESKOLA BERRIA!!! Eskola berrira sartzeak ilusio handia egin zigun. Gogoz geunden aspalditik eta azkenean, sartu gara eskolara. Lehenengo inpresioa izugarria izan zen guztiontzat.

MUSIKA ARRANTZATZEN ARITU DIRA

Irudia
Haur hezkuntzako ikasleak musika arrantzatzen ibili dira. Asko ikasi dute musikari buruz eta oso ondo pasa dute jolasean.

HALLOWEEN OSPATZEN DUGU ESKOLAN

Irudia
Eskolan Halloween ospatu dugu eskulan desberdinak eginez. Primeran pasatu dugu, ipuinak ere irakurri ditugu eta asko ikasi dugu. Hemen 5. eta 6. mailakoen argazkiak dituzue:

ESKOLA BERRIARI BISITA

Irudia
AZKENEAN SARTU GARA ESKOLA BERRIRA!!! Lehengo ostiralean, Azaroaren 8an, ikasle guztiak eskola berria ikustera joan ginen. Ilusio handia genuen. Oso eskola polita eta handia iruditu zitzaigun. Gabonak eta gero pasako gara eskola berrira eta irrika handiz gaude.

ERRAUTS UHARTEAREN KONDAIRA

ERNE!!!! 11 urtetik gorakoek bakarrik entzuteko. Errauts uhartea izeneko liburu bat irakurtzen ari gara. Bertan, uharte misteriotsu eta madarikatu bat agertzen. Zergatik den madarikatua? Entzun asmatu dugun kondaira beldurgarria eta jakingo duzu!!!