SURRANDI, SURRANDI, KALEAN GORA ETA BEHERA! ORAINGO HONETAN, OIKIAKO SURRANDIAK AURKEZTEN DIZKIZUEGU. ZOKORMAZO ETA KOLARRE GELAKO IKASLEEI SUDURRA HAZI ZAIE… GEZURREN BAT ESAN AL DUTE? Gehiago ikusi
Gaurkoan, LH 1,2,3 eta 4.mailako ikasleekin batera, Oikian zehar ibili gara Gaztelaniako saioan. Bide Heziketa lantzen ari garenez, auzoan zehar ibilbide bat egiteko aprobetxatu dugu, Oikian ditugun seinaleei eta puntu arriskutsuei argazkiak ateratzeko. Seinale zein puntu arriskutsu ugari aurkitu ditugu... Orain, hauek gelan aztertzeko unea da!
Urtarrilak 31-an Oikiako Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak Anoetan, Reale Arenan, egon ginen. Egunean zehar denetarik egin genuen! Goizean, lehenik eta behin, jolasak egin genituen Gaska Saskibaloi kantxan. Ondoren, Errealaren historiaren inguruko bideo bat ikusi genuen. Azkenik, bisita gidatua egin genuen estadioan eta museoan zehar. Donostiako Alderdi Ederren bazkaldu ostean, "Aquariumera" bisita izan genuen. Primeran ibili ginen!!! Eskerrik asko "Amets bat" programari ekintza hau antolatzeagatik. KLIK ARGAZKIAK IKUSTEKO
ARANZADI ELKARTEKO SUBERRIREN IZAN DA GUREAN. ARKELOGO LANARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU DUGU ETA ESPERIENTZIA OSO ABERASGARRIA IZAN DA, ARKEOLOGIA MUNDUAN MURGILDU BAIKARA ZEHARO. ESKERRIK ASKO SUBERRI, PLAZER BAT ZU ENTZUTEKO AUKERA IZATEA!!
ARROKAK ETA MINERALEI BURUZKO IKERKETA LANEAN JARDUN DUGU ASTE HAUETAN BEHAKETAK, NEURKETAK, KONPARAKETAK ETAB... GAUZATZEN. MINEROLOGO TALDE BIKAINA BIHURTU GARA !!!