FRUTAREKIN ESPERIMENTATZEN Dakizuenez, ostegunetan frutaren eguna izaten dugu eskolan. Haur Hezkuntzakook, ahal dugun neurrian geuk zuritu eta zatitzen ditugu platanoak, mandarinak, laranjak… Aste honetan gainera, zerbait berezia egin dugu: begiak itxi eta usainduz, ukituz eta dastatuz bakoitza ze fruta jaten ari zen asmatzera jolastu dugu. Bai dibertigarria. Garaikoa, osasuntsua eta goxo goxoa, ummm ze fruta goxoa!