Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: urria, 2024

ERRUGBIA

Irudia
A tzo ekintza berezia izan genuen Heziketa Fisikoko saioan!  Foru Aldundiak ikastetxeei eskaintzen dien Kiroletan hasteko jarduera bat izan genuen. Kasu honetan, Xabi, Errugbi Federazioko kidea, etorri zen eskolara eta berarekin "Errugbian hasteko ikastaroa" egin zuten Lehen Hezkuntzako ikasleek. Dena eman zuten Oikiako ikasleek eta izerditan  blai amaitu zuten!

ZERAINERA TXANGOA

Irudia
IRTEERA ZORAGARRIA IZAN DA. GARAI BATEKO MEATEGI, KOBAZULO ETA ZERRATEGIAK IKUSTEAZ GAIN, KIROLAZ, NATURAZ ETA GAUBELAZ GOZATZEKO AUKERA BIKAINA IZAN DUGU. EURIARI ERE AURPEGI ONEZ BEGIRATU ETA KANDELEN TAILERREAN NAHIZ MUSEO ETNOLOGIKOAN BARNERATU GARA. HEMEN DITUZUE EGONALDIKO HAINBAT ARGAZKI.

HH GELAN ESPERIMENTATZEN- LARANJAK ETA LIMOIAK

Irudia
Haur Hezkuntzako ikasleak ez dira aspertzen Oikiako eskolan eta honen adibidea bat ekintza hau izan da. Laranjak, limoiak, azukrea, gatza, zukua ateratzeko tresnak...erabili dituzte. Zein izan da ondorioa? Egin klik hemen argazki gehiago ikusteko.

AZUKREA AZTERGAI

Irudia
Azukrea aztergai izan dugu aste hauetan zehar Oikiako Eskolan. Lehen Hezkuntzako ikasleek, kontsumitzen dituzten zenbait produktu aztertu dituzte. Talde lanean jardun dira buru-belarri eta kalkuluak egin eta gero, produktuek duten azukre kantitatea isladatu dute erakusketa ikusgarri honen bitartez. Zer deritzozue ? Gu, behintzat, harrituta geratu gara!