Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: otsaila, 2020

4.ERRONKA - OTSAILAK 27 - MARTXOAK 3

Irudia
4.ERRONKA - OTSAILAK 27 - MARTXOAK 3 ZEIN HILABETEK DITU 28 EGUN? PENTSATU ETA IDATZI ERANTZUNA PAPER BATEAN.

3.ERRONKAREN ERANTZUNA

Irudia
ZER MODUZ MOLDATU ZARETE? AURKITU AL DUZUE EZKUTUAN ZEGOEN ANIMALIA? LEOPARDOA ZEN, GOXO-GOXO UZKURTUTA ARROKA ARTEAN. 3.ERRONKA HONEN IRABAZLEA GARAZI BERISTAIN IZAN DA. ZORIONAK!

3.ERRONKA - OTSAILAK 18-26

Irudia
NATURA KAMUFLAJEAN MAISU...EA ZENBAT DENBORA BEHAR DUZUEN KAMUFLATUTA DAGOEN ANIMALIA HORI AURKITZEKO. ZER DA?

2.ERRONKAKO IRABAZLEA

Irudia
ZORIONAK DENIX!!! DENIX LARRAÑAGA IZAN DA BIGARREN ERRONKA ZOZKETAKO IRABAZLEA. ON EGIN! ERANTZUN ZUZENA: KANDELA URAREN GAINEAN JARRI ETA METXEROAREKIN PIZTU. ONDOREN, EDALONTZI BAT BURUZ BEHERA IPINI KANDELA BARRUAN DUELA.  PIXKA BAT ITXAROTEAN, POZOINA GORUNTZ IGOKO DA. 
ZORIONAK LIBE!!!  LIBE LOIOLA IZAN DA 1.ERRONKAREN ZOZKETA IRABAZLEA.

2.ERRONKA OTSAILAK 11-18

Irudia
KAIXO!! BIGARREN ERRONKA ABIAN DA. ORAINGO HONETAN, TAILERRETAN IKASITAKOA ERABILI BEHARKO DUZUE.  KODE SEKRETUA GELA BATEAN GILTZAPETUTA ZAUDE ETA  ATEA IREKITZEKO KODE BAT LORTU BEHAR DUZU.  KODE HORI PLATER BATEAN IDATZITA DAGO,  BAINA KODEAREN GAINETIK LIKIDO POZOINTSU BAT DAUKA  ETA EZIN DA IRAKURRI.  NOLA LORTUKO ZENUKE POZOIAREN AZPIAN DAGOEN KODEA IRAKURTZEA,  POZOINA ETA PLATERA UKITU GABE? MATERIAL HAUEK DAUZKAZU: KANDELA, METXEROA ETA EDALONTZI BAT. IDATZI ERANTZUNA PAPER BATEAN ETA SARTU ERRONKA KUTXAN!

1.ERRONKAREN ERANTZUNA

Irudia
ASTEKO ERRONKA!  OTSAILAREN 4TIK OTSAILAREN 10ARTE ALFABETOKO HIZKIAK DAUDE BEHEKO IRUDIAN. HORIETATIK ZEINTZUK DIRA SIMETRIKOAK? Erantzun zuzena: A - B - C - D - E - H - I - M - O - T - V - W - X - Y Hauek dira alfabetoko hizki simetrikoak. Simetria ardatza bai horizontalean eta bai bertikalean izan daitekeelako.
Irudia
MUSIKA HH HH ko ikasleak musika ikasteko jolasetan aritu dira irrifarrea ahoan dutela.
Irudia
JOLAS GARAIKO JOKO BERRIAK  Orain jolas berriak ekarri dituzte umeek jolas garaian ondo pasa dezaten.
Irudia
GALTZAGORRI LIBURU KUTXA Ostegunean Galtzagorri liburu kutxaren bila etorri ziren  denbora luzez ikasle eta irakasleek nahi adina liburu irakurri ostean.
Irudia
SANTA ESKEA  Ostiralean  Santa Eskera atera ginen eskolako irakasle eta ikasle guztiak Errotaberri bertso eskolakoekin batera.
Irudia
ASTEKO ERRONKA!  OTSAILAREN 4TIK OTSAILAREN 10ARTE ALFABETOKO HIZKIAK DAUDE BEHEKO IRUDIAN. HORIETATIK ZEINTZUK DIRA SIMETRIKOAK? IDATZI ERANTZUNA PAPER BATEAN ETA SAR EZAZU ESKOLAKO ERRONKA KUTXAN ZURE IZENAREKIN. ZORTE ON ETA ERAGIN BURUARI!!!!
Irudia
ASTEKO ERRONKA!!! GAURTIK AURRERA ABIAN JARRI DUGU ERRONKA JOLASA. ASTEARTERO, ESKOLAKO BLOGEAN, ERRONKA BAT PROPOSATUKO ZAIZUE. ASTEBETE IZANGO DUZUE ERRONKAREN ERANTZUNA HELARAZTEKO. ERANTZUNAK ESKOLAKO SARRERAN JARRIKO DEN KUTXAN SARTU BEHARKO DITUZUE. PARTEHARTZAILEEN ARTEAN SARI BAT ZOZKETATUKO DUGU! ANIMA ZAITEZTE ETA LAGUNTZA ESKATU ETXEAN!