Osasuntsua al da gure hamaiketakoa?
Gaur egun berezia izan dugu eskolan. Kolarre gelakoek, Euskara eta Ingurune arloetan egindako "Osasuntsua al da gure hamaiketakoa?" proiektuari amaiera emateko, "Elikadura osasuntsuaren aldeko topaketak" antolatu dituzte. Plastika arloak ere garrantzia handia izan du prozesu honetan, postu ezberdinak eskuz sortu baitituzte saioetan.
Eskola osoa izan da topaketetan eta postuz postu Kolarre gelako adituen azalpenak entzuteko aukera izan dute: postu bakoitzean bi produktu alderatu dira, osasuntsuena defendatuz.
LAN BIKAINA EGIN DUZUE!
ZORIONAK!