Emakume Zientzialaria

Atzo Kistiñe Astigarraga Etxabe izan genuen gure eskolan. Oikiako Eskolako ikasle ohia, Biologoa eta Biodibertsitatean aditua. Egun, irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean.🔬

Kolarre gelakoek, Euskara arloan elkarrizketa bat prestatu zuten bere ibilbide profesionala gehiago ezagutzeko eta Emakume Zientzialari moduan izandako bizipenak eta esperientzia elkarbanatzeko.
MILA ESKER! Plazer bat izan da, Kistiñe!