UDAZKENA 

Haizea dabil, euria ari du, zuhaitzak biluzten hasi dira, perretxikuak atera dira, sagarrak bildu eta sagardoa egiten hasi dira baserritarrak… udazkena iritsi da Oikiara ere! Haur Hezkuntzako ikasleak ere ohartu gara honetaz eta baita geure gorputzetan bizitu re. Udazkenari buruz dakigun guztia irudikatzeko, mural polit bat ere egin dugu guztion artean. Pena hartu dugu egindako lana euriak eta haizeak berehala suntsitu dutelako, baina zer egingo diogu ba, udazkena da!